Latzen : Kontzientzia Ala Infernua

Metal / Spain
(1996 - Oihuka Records)
Saber más

Las palabras

1. Kontzentzia ala Infernua

(Instrumental)


2. BAT GEHIAGO

Nire bizitza apurtuz
Urte batez nahi naute
Arma sorbaldan hartuta
Mantentzeko atzerri hurbil bat!
Atzerri hurbil bat!
Militarren bihotz txikiak
Bi kolorezkoak
Helburu sentimentala
Beraien herria
Niretzat atzerri hurbil bat!
Atzerri hurbil bat!
Ez noala esatean
Beste leku baten naiz
Ezer txarrik egin gabe
Gaizkiletzat naukate!
Boterearen gorrotoa
Aurkitzen dugu armadan
Gorrotoaren boterea berriz
Ezerezean, tortura mentala
Militarren bihotz txikiak…
Boterearen gorrotoa…
Militarren bihotz txikiak
Bi kolorezkoak
Kantu bat gehiago dela intsumisioarekin
Helburu sentimentala
Beraien herria
Kantu bat gehiago dela intsumisioarekin
Herria, ideiak, ni…
Esan ez deitzeko!


3. ZE INGO XU?

Gabian bila bagoiaz kalera
Afaixa dauela esan doskue ta
Gure txosnan
Danok saltsan
Gaur be bai
Bero girua!
Ondoko tabernarako bidian
Itxura exkaxa ta kontrola galduta
Mingaña bere
Kontutan eta
Begixak eskian!
Ze ingo xu? Etxaixat!
Gabero
Kriston atxurra harrapota
Gabiltzak segiru!
Ze ingo xu? Etxaixat!
Gabero
Hola jarraitu ezkero
Geizki akabo bixu!
Dana txapauta ta onddiok kalian
Betiko mozkor berdinak gauz lurrian
Tarraska gabiltz
Gehixenak eta
Txala botata!
Ze ingo xu? Etxaixat!...
Ze ingo xu
Asteburu
Honetan
Kristona
Harrapotia
Ez pa dau?!


4. TORTURAREN ARTEA

Lurrean luze etzanda
Hondarrean dut mingaina
Kolore gorriz beteta
Daukat bizkar gaina
Ta gainera arrastaka naramate!
Dena beltza bihurtu da
Min handia sentitzean
Belarriak falta zaizkit
Baina badut entzumena
Txaloak jasotzen ditu
Hiltzailea izan denak
Eta orain heroi gisa daukate!
Altzairu bat bizkarrean
Bihotz taupada erdibitua
Buelta danean begiak
Buelta danean itsuak
Kaleko hipokritaren
Rola betetzen dutenak
Eta gero ezer ez zaie inporta!
Urte askotan prestatua
Gizakiaren esklabua
Gure gorpuak torturatuta
Ikustearren ordaintzen dute!


5. METAL ERASOA

Gorputzak dardarka
Bihotzak lehertzean
Doinuen zirrarak
Joten du belarrian
Buruak astinduz
Danbaden erritmora
Izerdi usaiak
Berotzen du gogoa
Fede itsuak
Elkartzen gaitu
Denok baikaude, eraso!
Konpasik gabeko
Saltuen oinarriak
Guztiok ditugu
Aspaldi ikasiak
Eztarri bakoitza
Urratzeko bidean
Ohiuen indarra
Murgiltzen da airean
Fede itsuak…
Ematen dit erregaia
Beroaren infernua
Ulertzen dut esanahia
Egin bedi erreinua
Deskribekaitza azkenean lortu duguna
Eroaldiaren ordua da
Geldiezinezko uretan mugitzen gara
Bakoitza bere erara!
Dena amaitzean
Oro dago bustita
Motorraren garra
Gelditzen da erreta
Baina sentimendu
Onena gelditzen da
Guztiok itxoiten
Beste eztanda berri bat
Fede itsuak…
Ematen dit erregaia…
Deskribakaitza…


6. LAZTANA

Eztarriko korapil sendo hau
Nahi nuke askatzea
Kantu hau bukatzean
Ezagutu zenuen sumendia
Etengabe sujauzian
Itzaltzen doa orain
Aitortzen dut:
Haseran jolas soil bat zen
Haragiaren gosea
Mila mozkorren azkena
Barkaidazu
Baina oraingo hontan ni naiz
Babes eske datorrena
Fideltasunaren aingura
Aldatu naiz
Zurekin pentsatzeak
Odola irakiten dit
Ezintasuna dakarkit, zu gabe
Inoiz ez dut sinistu amodioan
Sexuaren indarrak
Estali dizkit begiak
Azkenik neri ere iritsi zait
Sentimentu garaia
Sentitzeko garaia
Aitortzen dut:…
Burua galtzen hasi / ari naiz
Inor ez bezela maite zaitudalako
Benetan
Benetako gauza da
Maite zaitut laztana
Lotsa gabe oihuka
Maite zaitut laztana!


7. MEZUA HIL AURRETIK

Lotuta nago
Burmuinean
Ezin dut aske izan
Ezin dut!
Bizitza labur
Bat tokatu zait
Eta oraindik ez dakit
Zergatik!
Zulo grisetik
Irtengo naiz
Neuronak apurtuta
Hautsita!
Jakin dezaten
Behin betirako
Guk ere badugula
Lekua!
Ni bezalako ideiek
Daramate barne egia
Ni bezalako ideiek
Heltzen dute egia!
Ideia berdin askok
Ez du esan nahi arrazoi!
Entzun nire mezua
Ez utzi honela hiltzen!
Ez dut faltsurik!
Zabaldu ahoa!
Ni bezalako ideiek…
Ideia berdin askok…
Ez ixildu!


8. AURKITU ZAITEZ

Ezintasunezko sentimendua
Gorputzan jabe egiten denean
Pentsamenduak usteltzen diren
Momentu hori iristen denean
Amorru biziz garraxi egin
Uxatu mamuak ta joan, ihes egin
Beldurrik gabe korrika egin
Ametsen mundura ama naturarekin!
Entzun haizea, sentitu sugarra
Ur lurrarekin batera
Aska ezazu barneko arima
Gorde boterea!
Elementuen indarra jasoz
Izpirituen etxera igo
Jakintsu haiek esango dute:
“Askatasuna hementxe dago”
Arranoaren hego luzeek
Aire epela zatitzen duten bezela
Apurtu zure bular sendoa
Ta kanpora atera zuganako fedea
Hegazka zerura!
Entzun haizea…
Eguneroko arruntasun astunak
Nortasuna galtzeraino itotzen bazaitu
Aurkitu zaitez
Ta hausnartu sustraiak


9. INDARRA

(Instrumental)


10. HIESA IHES

Ixiltasunak gaitza eman zuen
Berehala egin zen ezagun
Gutxi batzuen traba omen zen
Azkenik denok mehatxupean
Mundu hontako arazoetan
Bat gehiago besterik ez da hau
Denborak nahi du zure denbora
Ahaztu ohi da ihesi doala!
Hiesa ihes
Aurkeztu gabe
Hiesa ihes
Kontrolik ote?
Gaur egun ere jende ustela
Ezjakintasun osoz jantzia
Harria botaz eskua gordez
Aukeratu dute bazterketa
Berekoi hauek alde garbian
Hesi handi bat eraikitzean
Irrist eginda jausi ezkero
Itxi begiak orain bai bai!
Hiesa ihes…
Itxaropenak sortuko du sendagaia
Birus batekin berdina zara guretzat
Bihar gauean plan berdinak baititugu
Hipokritaren jolasean jasi gabe!
Iluntasunan barnean sartzen
Zure itzala bada bereizten
Urrundu ordez hurbiltzen zara
Zuk zer esanik baduzu hontan
Barneko sua piztu kanpoan
Horren handia da zure indarra
Argitzen duzun jende guztia
Eskuzabalik zure aurrean!
Hiesa ihes…
Itxaropenak…


11. MAMUAK BAZTERTU

Ikararen barnean
Mamuak gordetzen direnez
Biziak jan ezkero
Gelditu gabe handituz doaz
Gizakia errudun
Hauen sabelen jan-emale
Historian zehar beti
Beldurrak engainatu baikaitu!
Garai hurbil batean
Sorginak sortzen genituen
Eta parte txarreko
Beste izaki asko ere bai
Errugabeen sua
Askok pozik txalotzen zuten
Orain ezberdina da
Baina ikarak hor segitzen du!
Fantasmak dira kalean
Ikara die jendeak!
Gizartearen mailan
Asignatura bat gainditzeke
Errespetu eta
Justiziaren arazo mamitsua!
Fantasmak dira kalean
Ikara die jendeak!
Gaixo dagoenari, bazterketa!!
Atzerritarrari, bazterketa!!
Modu berezian jokatzen duen horri!!
Inor ez da inor baino gehiago!!
Fantasmak dira kalean
Ikara die jendeak!
Gaixo dagoenari, bazterketa!!
Atzerritarrari, bazterketa!!
Modu berezian jokatzen duen horri!!
Norbaiteri begiak kendu beharra!!



Palabras añadidas por gojitxi - Modificar estas palabras