Khous : Khous

Melodic Metal / Spain
(2004 - Self-Released)
Узнать больше

Тексты песен


1. INTRO


2. SASI-JAKINTSU

Denen artean akats gabeko bakarra
Arlo guztiak zuretzat dira ezagunak
Multzo oso baten protagonista haiz
Kaka puta hi mutua izango bahintz

Zure ahotsa niretzat mingarria
Buru barruko kitagarria, itxi zak ahoa!
Beti zerbait esateko premian
Duda eta galdera guztien erantzunak
Ezezik onenak zure ondoko ezagunak
Zer? Nola? Negar-malkoz begiak estaliak ditut
Bai zera! Barrez nago algarak ezin helduz
Zure hitzek niregan ez daukate eraginik
Joan eta inoiz agertu hemendik
Gezurtu ninduzun garaia amaitu zan
Oraindik ditut sastadak golkoan
Poetak bezela zure hitzak ederrak
Barrutik ordea gezurraz landuak
Nor zara, zer egin, une bakoitzean ezberdin
Zure ahotsak niretzat mingarria
Buru barruko kitagarria
Era berean besteen aurrean
Onena zarela frogatu nahiean
Gorrotoz esanak guztiak, sentimenezko berriak
Puta seme XL, gezurraren zara zale
Trikimailu asmatzaile, lotsagabe
Buru argi, esan garbi, Ezin egin
Egi larriz, zure hitza orain dago hilberri
Jasangaitza nire gaitza zu baitzara hain garratza
beti izan ditut hitzak zuretzat

Denen artean...

Nor fidatu egingo da zutaz
Hain erraz bortsatzen baduzu adiskikidantza
Bakarrik geratu zara nori eman zure pozoina
Zure hitzak galdu du zeukan balio osoa

3. GALDUTA

Mundu hau zoro dabil
Ezin dut ezer garbi ikusi
Aurkitzean nik bidea
Kezka berria agertzen da nire aurrean

Galdu egin naiz Non nago ni
Beldurtuta, zeri eutsi
Pausoa eman, ez besterik
Gero eta urrunago nabil

Gauzak garbi ikustea zaila niretzat
Gaizki edo ongi dauden eginak zalantzan

Non nago, oraintxe, ikusi ezinik
Burua, hementxe, ez daukat nik
Zer nago egiten, ulertu ezinik
Bidea bilatzen, zoratzen hasi behar naiz

Gauzak garbi...

Ez dakit zer egin, dena beltza ikusirik
Baina azkenean ahalegintzen atera naiz zulotik
Sufrimendua, amaitu da, aproba gainditzean

Oraingoan gauzak diren bezala ikusten ditut
Oraingoan nigan konfiantza dut "bai"
Oraingoan lortu dut nere pertsona osatuz

4. IRRIFAR BEHARTUAK

Zure itzalak ilundu ninduen, itxaropena hoztuz,
Baina izotza beroaz urtzen dela ahaztu al duzu?
Itxaropena askatuz.

Ezer ezin dezakezula egin uste duzu,
Ziklo baten barnean harrapatuta zaude,
Non zanpatu zaituzte,
Ez dizute nahi duzuna egiten uzten,
Eta gainera irrifar jarri behar ez mintzearren,
Ez zapuztearren eta
Haren edertasuna ez zikintzearren,
Egoera latza bihurtu da,
Aurrekoarekin apurtzeko beharra,
Erakutsi didazu orain
Zenbat balio duen zuretzat bizitza batek,
Orain ni naiz nazkatu egin dena,
Orain berriz gora igo dena,
Orain berriz itzaltzen zaituena,
Zu ordea, behean negarrez dagoena.

Ezer ezin dezakezula...
Zama ikaragarri astuna izanda ere,

Nik ezetz nire gainetik dagoen horri,
Haren bihotza mintzearren,
Haren gogoa zapuztearren,
Eta haren edertasuna zikintzearren,
Egoera latza bihurtu da.
Aurrekoarekin apurtzeko beharra,
Erakutsi didazu orain
Zenbat balio duen zuretzat bizitza batek,
Orain ni naiz...
Besteak nire beroaz itxaropenez betetzen.

5. HITZA EMAN

Ze gogorra izaten da masailekoa jasotzean
Urrengoa berriz onartzea
Ze gogorra izanen da garai baten lortu zena
Maldan bera joaten ikustea

Lege anitzen orgiak
Asmo txarrez eginak
Lau pareta bailira
Estutzen joaten doaz

Mihi gabe hitza eman
Ze zikina den dena transparentzia modan bada
Hamaika ikusteko jaioak gara
Direnak entzutean ikusita neukanaren
Ezberdina erakusten bada

Berri anitzen orgiak
Asmo txarrez eginak
Lau pareta bailira
Estutzen joaten doaz

Nire hitza dela bide pentsamenduak adierazten
Nire baitan dena gorde zoroarena egiten
Ikusteak, entzuteak zertarako balio du
Ezin bada ohiukatu, ez

Zergatik doaz murrizten aukera guztiak
Zergatik sentitzen naiz gero eta kaskarrago herri hontan
Zergatik ohitu behar, egoerak bultzatutako aukerara
Zergatik egotea jasanezina egiten zait

Ze gogorra izaten da masailekoa jasotzean...

Lege anitzen orgiak...

Mihi gabe zure hitza eman
Ezin, ez jasan, ez egon, ez egin, ez esan
EZ GAUDE.

6. AMETS GAIZTOAK

Sei urte nituela esan zidan
Ez da ezer beldurrik ez izan
Bere hitzek astinduta
Bizi izan dut bidea berak astinduta

Haurtzaroa lapurtu zidan
Nire gelan eta egongelan
Baitu ninduen etxean
Neska ona izan
Ez mugitu txintxo portatu zaitez
Ez larritu minik ez dizut egin nahi
Segi horrela alaba ez izan nazkarik
Hau normala da ta, ez esan inori

Ez dut ezer esango, ez aserretu mesedez
Baina ez nazazu jo arren
Beti kolpeka, oraintxe eta oraingoan bada
Berdin zait nazkatu egin naiz
Ez dut ezer orain galtzeke

Aurrez aurre ordua heldu da
Umea izateari aspaldi uko egin nion
Nere txanda da, zer diozu orain
Ezin zaitut hil, ez nau itsutu gorrotoak
Zergatik ezin dut egin
Egindako mina itzuli
Argiratuko da ordea
Egin zenidan guztia
Haurtzaroa lapurtu zidan
Nire gelan eta egongelan
Baitu ninduen etxean
Neska ona izan hadi

7. ZURBIL

Lehioak lausotuak, bestaldea antzematerik ez.
Koloreak ihesi goiza goibeldu dute,
Karrikak bakardade soilean murgilduz,
Zeru lainotsuak, bizitasun eza!
Dena motelago doala dirudi,
Edozer egiteko gogorik izan banu, gaur ez nuen eguna,
Giro tristeak barnekaldera, zurbil, utzi ditu ukitzerakoan,
Lehioak lausotuak, argia ezinean eta
Gorputza indar barik, geratu dira,
Zurbil.

Beti izan dezaket saria,
Denak dauka bere flakia.
Beti ager daiteke laino artean ostargia,
Ezin atera dabil lotsatia,
Atsedenaldi baten esperoan,
Ordu erdian zehar guri sartzen ziria,
Desagertzeko, azken batean.

8. MIN-BIZIA

Berriz ere gure urak beltz zikinez jazten dira.
Eskuetan lokatz beltza, ingurua suntsitua
Gureak diren oinarriak mehatsu zuzenean
Beldurra gorputzean
Olatuek ihesi aurrera gogor jotzen dute
Itxoiten minbiziaren minez, bere bizitza
noiz amaituko ote den.
Eskuetan erantzuna, bizitza ere suntsitua
Gureak diren oinarriak mehatsu zuzenean
Sumina gorputzean

Jatorrizko urdin koloreko azal harroputza
Sakoneko negar beltz batez estalita dago
Haizeak bultzatuak "malko ilunak"
bazter guztiak estaliz doaz
hor banatzen den izurrite gaia
onaino iritsiko da?

Ezbeharrak beti gertatuko direla
Ez dut, ba, jarriko zalantzan.
Baina nola sinistuko diet ahaleginak egin zituztela?
Hori bai dela erreakzioa, errekurtso aunitzen jabeak.
Aurpegia ematen nola ausartzen dira?
Ez daukate lotsarik, guztiz amoralak
Solidarioak berriz lanean jardun behar
Kostalde osoa txuriz margotua
Eskuetan lokatz beltza, ingurua suntsitua
Gureak diren oinarriak mehatsu zuzenean
Nekea gorputzean
Olatuek ihesi aurrera gogor jotzen dute
Itxoiten minbiziaren minez, bere bizitza
Noiz amaituko ote den
Eskuetan erantzuna, bizitza ere suntsitua
Gureak diren oinarriak mehatsu zuzenean
Sakon zauritzen.

9. HURRENGOAREN AURREKOA
(instrumental)


10. HAIEN OROIMENEZ

Faltan zaude geure bihotzetan
Ezer esan gabe joan zinen
Gu bakarrik hemen utzita geroa sufritzen

Bizitzak kolpe bortitza eman zigun zu eramanda
Sinesgaitza hasieran
Begi bustiak eta gorputzan mina zabaltzen
Onartzen denean

Gaztea, luzea zen bidea gisa txarrez moztu zela
Eta denbora gurekin egoteko amaitu zitzaiola
Bizitzak kolpe bortitza eman zigun zu eramanda
Sinesgaitza hasieran
Begi bustiak eta gorputzan mina zabaltzen
Onartzen denean, dena
Nazka sentitzen, mundu errena
Eramaten ederrena

Burura galdera bat datorkit zergatik

Gertatu da? zergatik berari? eta ez beste edozeini
Erantzuten saiatu egin naiz
Bakarrik argi eta garbi, bizitza honen barruan
Dena ez dela txuria eta gutsiago legala
Krudela benetan egoera honek
Zanpatzen gaituen errealitateaz
Astinduta heriotzak ukituak

Bizitzak kolpe bortitza eman zigun zu eramanda
Sineskaitza hasieran
Begi bustiak eta gorputzan mina zabaltzen
Onartzen denean dena

11. AUKERA NORBERA

Nortasuna apurra guztia gezurra
Pentsamendu endurra, norbera izatea egokiena bada.
Nire barruko hastapenak minduta orain.
Zenbait korpu daude burugabe.

Zurea, nirea, guztien aukera izan arren
artalde baten oihuek nireak daude estaltzen.
Jendea inguruan, ta zer?
Bakarrik ordea, hemen.
Hizketaldi gorrak eta ideiak paretaren kontra.
Nire jarrera guztiz askea ez da
Baina, gutxienez, badauzkat (ideia propioak)

Munduari beldurra purra-purra-urra.
Aukeratzerakoan okertu zara, ireki begiak!
Konturatu behar zara bizitzea
bidea ibiltzea soilik ez dela.

Zurea, nirea, guztien...

Iratzarri zentzua, askatu ideiak, bidetik atera
Nor zaren galdetu, buruari eragin
eta eman behingoz zure ikuspuntu zintzoa.
Zu izan zaitez oraingoan.
Nire hitzek ez dute hemen entzulerik

Esnatu!
Zurea, nirea, guztien aukera izan arren
artalde baten oihuek nireak daude estaltzen.
Zurea, nirea, guztien aukera izan arren.
Jendea inguruan, bakarrik ordea
Hizketaldi gorrak eta ideiak paretaren kontra.
Begira ingurura bideak anitz dira. Zurea zein ote da?
Aukera norbera da.

12. OUTRO


Тексты песен добавлены gojitxi - Изменить эти тексты песен