Elffor : Heriotz Sustraiak

Epic Black / Spain
(2013 - Self-Released)
Learn more

Lyrics


1. BARRUMBE BELTZA

“Ek Chaeos, th’ Erebos, te Melaina, te Mix egeneto”

Itzalpeko Jaunak bidalitako irudi abailduak amildegi ilunean
Gizagaixoen argi iheskorra hautsiz gorrotoa hedatzera aginduak.
Bekaizkeriaren amildegia, tristura eta utzikeriarena …
Bere barnean Jaun beltzaren odola,
Zuloaren baitan isladatuz bihotza izoztuko diena.
Barrunbe Beltza …
Sufrikario jasangaitza negu gorriaren gordinean
Etsipena ta agonia jasango dute amildegian erortzen direnek
Eta ustelkeriaren hilobian lurperatuak izango dira betikotasunean.


2. HILDAKOEN BASOETAN

Odol errekak isurtzen dira sakratua irabazi ondoren ..
Armada ilunaren garaipena
Ilbeteak erre ditzala kristauak.
Neguko gau misteriotsuan heriotza ziurra da.
Gure aroa da hemen, odol-guda basatian.

Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala
Sakratuaren nahia basoko gudari bezala.

Biktimak jarraituz odoletan itoz zigortuak izango dira,
Nire ezpataren altzairuak moztuko ditu.
Odola lurzoruaren gainean ibili dadila utziko dut
Beleak gau negutarraren isiltasunean kantatu arte.

Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala
Sakratuaren nahia basoko gudari bezala.

Belaunikatuta eskainiko diot garaipena ohorearekin
Betiko gauari eta antzinako arima gerrazaleei.


3. HERIOTZ SUSTRAIAK

(Instrumental)


4. KATEEK LOTURIK...

Gorrotoa aurpegi zurian kateak ditut ariman
Etsipenaren kateak, bizitzaren samarenak
Gogoaren baitan gorrotoz josiak, kateek loturik naukate iluntasunera.
Beltzitu dizkidate begiak, makurtu ezpainak, estutu didate bihotza.
Herdoildu zaizkit hezurrak lurrundu bizitzeko nahiak
Kateek loturik naukate iluntasunera.
Gauaren hotzak saminduraz betetzen du nire arima,
Herioren etxean hartuko dut babesa.
Gaua da nire aberri bakarra.
Ni hilko naiz eta belea etorriko da, ustelduko dira gorpu eta hezurrak,
Baina kateek lotuko dute nire arima iluntasunera.
Gaua da nire aberri bakarra.


lyrics added by darkflo - Modify this lyrics