Biok : Margo Debekatuak

Technical Thrash / Spain
(2004 - Metak)
Zobacz więcej

Teksty


1. ITOTZEN

Eskolan sentitzen zinen galduta, galduta
Ez zenuen jarraitu nahi liburuetan itotzen
Burua beti zeneukan ametsez betea
Baina inork ez zituen zure ametsak ulertzen
Etsita zure mundu horretan
Zaila da aurrera egitea
Bizitzak behartzen zaitu lanera, lanera
Egunero berdina da eta erretzen ari zara
Berezi sentitu zinen noizbait, bakarra-bakarra
Besteak arruntak zirela iritziz,
zure lagunekin loturak hautsiz
Esnatu eta bakarrik zaude,
Luzaro urrun egon zara
Itotzen zaitu bizitzak
Eta lehengo ametsak urrun daude, daude
Lotuta zure mundu txikian
Lo gelditu zara hutsik zaude, zaude
Burua helburuz betea helburu ustelak
Hutsarekin puztu ziren aurpegian lehertu arte
Apustu egin nahi zenuela zure alde jokatuz
Zoratu eta itsu-itsuan aukera bakar batean dena arriskatu
Galtzaile suertatu zarela
Onartu behar izan duzu




2. ZURE ESKU

Nahiz eta zu ez konturatu,
era batean edo bestean
Dena zure eskuaren irizpidean dago
Gauzak ez daude hain urrun
hasiera batean pentsa daitekeen bezala
Norberaren hare garautxoa jartzearekin
Neurri gabeko basamortuak sortzea lortzen da
Hor duzu!!
Zure esku dago!!
Zure baitan!!
Erantzuna!!
Badakizu badirela mugiarazten zaituzten
pisudun milaka arrazoi
Bestalde errazagoa da leiho batetik zehar,
ezkutaturik begiratzen egotea
Barneratu zaitez!!!
Arazoen erantzunean!!
Ta ez itxi alboraturik!!
Barruan daramazuna!!
Malkoz bustiriko begi horiek
Mina eta ezina islatzen dute
Burua makurtzeari utzi eta
Borrokarako ordua heldu da
Hor duzu!!......
Zer egin dezaket, nire iritzia,
kontuan hartua, izan dadin
Segur aski, behin baino gehiagotan,
galdetu diozula, zure buruari
Galdera horren erantzunaren jabea,
zu baino ez zara
Jartzearekin nahikoa daukazu
aurre egiteko.



3. LOTURIK

Biluzik aurkitzen naiz egiaren aurrean
Ezin ulertuan nabil norantzaren zentzua
Zergatik behar ote nuen eraiki inoiz
Hain amets ederrik inongo ezerezetik
Kontaktua berriro itxiko dut
Etengabe saiatuko naiz
Hain ergel sentitzen naiz sarritan
Nire burua ulertzeko ahaleginetan
Patua onartzea ez da bat ere erreza
Galduta nabil berriz ere noraezean
Kontaktua berriro itxiko dut
Etengabe saiatuko naiz
Zer egingo nuke zure izena ahaztuko banu?
Bat-batean lore guztiak gris bihurtuko balira
Besorik gabeko gizakien munduan bizi naiz
irteteko garaia dut mesedea egingo diot
nire buruari
Kateak sendotu arren
Euria egin lezake bihar
Irteteko garaia da
emergentzi botoia sakatuko dut.



4. ITZALPEAN

Ez dadila heldu
Begiak ixteko ordua
Gorputzak ez dio kasurik egiten
Buruak esandakoari
Hor dago bera niri begira
Gezurraren itzalpean
Kontrolatu ezin dudan
kanpoko indar batek maneiatzen nau
ezin dut ezer egin
ezin dut ezer esan
Gau ilun luzearen bakardadean sartuta
Itzelezko egunaren esperientzia pasatua
Irrealitatearen mundua kontzientziaz jabetzen da
Iragapen egoera batetara eramanez
beti errepikatzen zaidan amets gaiztoa
ezin mugitu, nahi dudan tokira joateko
ezin hitz egin, nahi dudana esateko
ezin sentitu, nahi dudana adierazteko
baina inor ez da gai izango
pentsamendua kentzeko



5. SEGADA

Erori zara edo bultzatu zaituzte?
bueltatu da berriz amesgaiztoa.
Beraien azpijokoa jarraitzen,
amorruaren itzalpean loak hartzen.
Betidanik gorrotatu duzuna,
zure indar guztiak erabiliz,
etsai ote duzu? lagun ote duzu?,
ez duzu erantzun premiarik galdetu ezean.

Eskerrak eman zure borreroari,
erruduna zu zara!
Dantzatu aske, aske kateatuta!

Tresnak erabili dituzte, egia ezkutatu dizute
eta azalpen sinesgaitzen bidez irentsi zaituzte.
Askoz errazagoa da erritmoa jarraitzea,
pentsamendu eranskorra onartzea, jarraitu ba,
beren interesekin dantzan,
zurea beraienarekin bat datorrenean
ahaztuko zaizu amorrua.

Deabruari aurre egiozu,
programa deuseztatu ezazu,
munduarekiko lotura moztu, moztu!



6. GAME OVER

Telebistak igorritako irudi hipnotikoak
buruan behin eta berriro errukia txertatzen
helburutzat daukaten buru garbiketa lortu arte
beranduegi da jada denbora agortu da.

Game over

Begiek jasotako informazio fluxua
Burmuinaren gogoaz jabetu egin da
Zure sentimenduen kontrola beraiek bait daukate
Gogo eta oroitzapenak zure eskuetatik at.

Game over

Ahaztu gupida eta elkartasuna
So egiezu begietara,
dastatu herri batek urtez urte gorde duen
mendeku gosea!

Gure aberastasuna beraien miseria da
Eta onartu beharko da nahita
Gu ere, erantzule garela
haien gosea gure luxuen errekina izan bait da.

Negar egin, zure burua, lasaitzeko

Negar egin, negar-negar egin, negar egin, malkoak isuri.



7. DESOREKAN

Duela urte asko sartu zintudan nire buru(aren) barnean,
Zenbat malko eta sufrimendu gelditu da bide atzean
Zaborra besterik ez baitut aurkitu bide aurrean
nire bihotzean eragindako kaltea agerian da
Aspalditik igaro dena nire ideiak nahastuz
Geroaren irudia ezingo du islatu
Ideia honen kutsupean burua lasaitzen dut
Hala ere, badakit, sua oraindik ez da hil
Guzti honi zentzua hartzea ez da bat ere lan erraza
Ulertzea eta onartzearen arteko borrokan
Azalpen baten bilako inorako bidaian
Galderak eta erantzunak etengabe bueltaka
Atzera begiratuz, berriz bultzatzen nau saminak
Bizitzaren legeak agortu baitizkit indarrak
Gogorra egiten zait errealitatea onartzea
Egiaren “jake-mate”-a aintzakotzat hartzea
Geroa eta oraina etorkizunarekin lehian
Zulo beltz honi argitasuna eman nahian
Aurrera jarraitzea oraingoz bide bakarra
Datorrenari gogoz eskainiz beso zabalak
SUA ORAINDIK EZ DA HIL!!!


8. EZTANDA

Izateko espaziorik ez dut baina nik lortu dezaket
Toki bat gauzak nire erara joan daitezen
Agian lehertu eta eztanda batez nireganatuz
Nire apurrak hortik zehar sakabanatuz
Zapore arrotzez liluraturik
Gora eta behera joan naitekeen
Eta kolorez inguraturik
Ondo sentitzen naizen nonbait
Hedatuz doan argiak erretzen duenaren sua da
Izan eta ez izatearen arteko muga
Nire eztandaren indarrak harrapatzen duenak soilik
Axola du besteak ez dauka garrantzirik
Orain ez da ezer arrotza
Honetan nik daukat babesa
Denak du ordena erreza
Nahiz izan zuretzat kaosa
Zapore arrotzez liluraturik
Gora eta behera joan naitekeen
Eta kolorez inguraturik
Ondo sentitzen naizen nonbait
Ezer ez nintzenean ikusten nituenak triste ta ilun
Orain nahi ditudan koloreetan ikusten ditut
Distirak gorrituz doaz eta aldi berean urrunduz
Argiak hautsa ere izar bilakatu du.
Ziur nago nigan soilik sinistean
Besteena ez da zertan hobea izan behar
Nire bidea egin eta bertan ibili baino
Handiagorik badago ez dut ezagutu ondino



9. ORAIN ESAN

nire galderek ez dute
inoiz erantzunik sortarazten.
joan etorriko ibilaldian
ez dago itzulerarik.
harri berberean jausten omen gara,
egin behar ez duguna egitean.
gehienetan alferrik da damutzea,
batez ere konponbiderik ez dagoenean.
arnasestuka ibiltzen naiz
ezer esan ezinik.
buruak beti gidatzen nau toki berdinera.

gezurra nire kontra itzultzen ari da,
ez dago irtenbiderik,
baina are txarragoa da
haren kontrolik ez izatea.


10. MARGO DEBEKATUAK

Erotzat jo gaituzte haien erotasuna,
ahaztu duten bitartean.
Nola salatu dezakete bestengan,
beraien baitan hain sakon duten ideia?
Ideia maitekor bezain gorrotakora,
azken batean baitan dugun ideia.
Hain motza egin daiteke biktima izatetik,
borrero izatera dagoen bidea...
Hain erreza izan daiteke nahi dugunean,
begiak ixtea eta gor bihurtzea...
Ez dugu haien egia ulertzeko inolako beharrik!
Ez, gure margoak debekatuak diren bitartean!
Eskubideen izenean, eskubideak ukatzen,
nire hitza, nire izatea debekatuak,
pentsatzen dut, hala ere, ez naiz existitzen
haien zerua gure infernua.



11. INOIZ EZ ISILIK

Tentuz ibili behar, ahoa irekitzean
Edo hurrengo hitza, idazterakoan
Norbait iraindu, baititzakete
Nire hitzek, nire ideiek
Hau ahal da miresten duzuen askatasun egoera?
Non zentsuraren artaziek azken hitza izaten duten.
Iraintzen duten pertsona iraindu haiek
Noizbait izango ote dute eskatzen duten
Errespetua, begirunea
Izan ezean, eskatzea alferrik da
Nork ulertzen du?
Nork onartzen du?
Nork babesten du?
Nork jasaten du?
betikoek
Ez naiz isilik geratuko, ez dizuet emango garaipenik.
Zuen tresna mediatikoek, ez dute nire izana ezeztuko.
Kartzelatuen eskubideak defenditzea
sistema honetan delitua omen da,
Non dira giza eskubideak?
Esan bai, non dago adierazpen askatasuna?
Adierazi, hitz egin, haiei aurre egin,
ez itxi lor dezaten, daukaten, helburua: Gu gara
Hurrengo kolpea noiz etorriko, zain egoteaz aspertuta.
Mututu nahi nauen, sistema honetan
Otsoak, ate azpitik, hanka zuritua sartzeko ahaleginetan.



12. DEKOATUARI ERANTSIAK

Behin baino gehiagotan sentitu izan dugu
ezarritako zergatien kontra altxatzeko gogoa,
zergatik ezin egin bakoitzak on deritzona:
zentzuaren kontra jokatu arau guztiak hautsiz.
Zergatik?
Ezin da erraz ulertu nola uztar daitezkeen
giza askatasuna eta beharra.
Badirudi zenbait arau giza nortasunaren
garapenerako traba bilakatzen dela.
[Inposatu digute gure pentsaera,
munduko gauzetaz dugun ikuspegia.
Tantaka gure zainetatik barrena euren gerlia.
Gu, dekoratuari erantsiak]
Zergatik Ez?
Eta zer esan genezake arau etikoei buruz?
etika ez al da ba itxura gordetzeko tresna,
benetan gu garenaren distortsio ezarria.
gure baitan bakarrik gaude salbu.
Zer da ongia edo gaizkia mundu honetan.
Nork, nondik eta nola juzka dezake BIOLENTZIA?.



13. ITSU HOBE

Egoerak bira asko eman ditzake,
alde batetik edo bestetik.
Gauza berdina azaltzeko hamaika bide,
egon daiteke gutxienik.
Baina beraien errealitate horrek,
ezin onartu dezake
kontrolari ihes egin diezaioken edozer.
Ez dut begirik ireki nahi,
ez dut haien ikuspenik behar
pozoindutako errealitatean,
dena txuri beltzez.
Prentsa, telebista eta irratiak
gugan duten influentzia,
eta gainera eurek duten boterea,
ez da ez, edonolakoa.
Zaila izaten da zabor guztitik,
zentzuzko edozer ateratzea
Badirudi egia,
ezkutaketan jolasean ari dela.
Amarruan jausi aurretik, itsu hobe!





teksty dodane przez gojitxi - Edytuj teksty