Nabari : Metal Hotsa

Heavy Metal / Spain
(2003 - Maketa)
Learn more

Lyrics


1. NABARI

Beste garai batzuk bizi ziren lurralde batetan
Entzuten omen zan zarata ikaraggari bat.
Jainkoek surtutako erreinu zabal haretan
Tximista bat bezala ilunetan agertu zan.

Izanen da jainkoek sortutakoa,
Metal hotsarekin batera: nabari da.

Mesias bezala aukeratutako piztia
Inork baino ozenago irekiaz mezua,
Erreinu iluneko lurraldeak argituaz
Zaldi gainean daroa zaldunak metala.

Izanen da jainkoek sortutakoa,
Metal hotsarekin batera: nabari da.


2. EGIA DA

Zapi bat aurpegian jarrita
Eta harri bat eskuan hartuta
Egunero bezala
Borrokan doaz gazte palestinarrak
15 urteko ume mordoa
Eta gutxiagokoak ere bai
Euren gurasoen heriotzen ostean
Mendekuaren bila

Egia da! egia da!
Nahiz eta guzti honek gezurra dirudi...
Egia da! egia da!

Kale guztia suaz beteta
Eta jendea odoletan
Emakume asko negarrez ari da
Eta baita euren lur zatitua

Egia da! egia da!
Nahiz eta guzti honek gezurra dirudi...
Egia da! egia da!


3. INFERNUKO BASOAN

Baso iluean, zaldi gainean, zaldun jauna.
Ilunpetan etsita doan emakumea.
Bere begi argiak, aurpegi zuria ta jantzi beltza.
Guztiz zoratuta gelditu da zalduna!!
Geldi bide ertzean buelta emanda emakumea,
Begirada batekin lapurtuz bere bihotza.
Begirada hori izan da sorgindu egin duena.
Larretan etzanda gelditu da zalduna!!

Ta zerura begira ilargi azpian ahaztu ezinik
Begira hura. bizitza guztia igaroko
Nuke bere ondoan, alboan.

Basoko iluntasunean ilargi argiarekin batera.
Bere bidean erdian
Beltzezko emakumea agertu da.
Berta izan zure bihotzaren lapurra
Berta izan da Itsutu egin duena

Bere hatzaparretatik irtetzen ahalegindu zinen
Baina sorginkeriakin harrapatu egin zintuen
Bera izan da zure bihotzaren lapurra
Bera izan da infernuko basoan!!


4. BERANDU

Izarrik gabeko gauak, eguzki gabeko egunak.
Muxuz jositako gau argitsuak,
Ispilu baten isladak ekartzen dit gogora
Noiz izan zen azkena.

Gaur be atzo lez ez zara izan hemen, ni maitatzen.
Noiz arte egongo da zure utsunea niri min ematen

Nire inguruan bueltaka zure usaina
Egoten zeneko oroitzapenak.
Ta berriro hasteko hainbat eskaera.
Zer gertatu da baina?

Berandu da esan zenidan, niretzat ez da.
Beste aukera bat beharrezkoa da, niretzat bada.


5. MENDEKUA

Nire barneko amorruaren
Aurpegi iluna agertzen denean,
Zure gorputza erretzen ari dala
Niri burura etortzen zait.

Pausuz pausu gogoratzen
Neguko egun ilun hura.
Zure jokaera izan zan
Harritu egin ninduena.

Egaren ordua heltzean
Besteon aurka azaldu zinan.
Egindakoaren ostean
Barkaltzea ezinezkoa da.

Zure kide ta lagunak beti alde
Eduki zenituen,
Baina egiaren ordua heltzean
Euren aurka azaldu zinen.
Zure anaia maitea salatuz zu
Salbatu egin zinen.
Ondo entzun eizu hurrengo hau:
Mendekua egondo da!


6. ZU ERE

Tximista bortitz bateak esnatzen zaitu,
Leku ilun ezezagun baten.
Ateak ireki dituzu kanpoan zer den jakiteko.

Zer egongo ote da? iritsi zara.

Bapatean suak inguratzen zaitu, izerdia
Zure aurpegian behera. zure urduritasuna
Areagotzen da. zure amets gaiztoa egi bihurtu da.
Azkenean iritsi zara infernuko ateetara.
Ez duzu ihes egingo bertan erreko zara.

Azkenean iritsi zara infernuko ateetara,
Heriotza aurpegian duzula.

Beldurturik ibiltzen hasi zara,
Bide estu eta ilunean zehar,
Helmuga zure heriotza den lasterketa hasi da.
Azkenean zu ere bertan erreko zara.
Ez duzu ihes egingo ni deabrua naiz.

lyrics added by kit36 - Modify this lyrics