Kudai : Shah Mat

Industrial Metal / Spain
(2009 - Ortots Burdin Hotsak)
Learn more

Lyrics


1. PARTITURATIK IHES

Jaio bezain laster
Kolorez margotu zuten
Artaldetik atera ez zedin
Eta bere esparrua mugatzeko

Baina txikia egiten zitzaion
Idazten saiatzen zen
Eta tintontzia husten zioten

Amets egiteko gai den bitartean
Badaki ez dutela inoiz ixilaraziko

Sutan idatziak erretzeaz nekatuta
Eskuak moztea erabaki zuten

Amets egiteko gai den bitartean
Badaki ez dutela inoiz ixilaraziko

Orkestrako zuzendaria
Batuta mugituz
Partiturarik ez ateratzera
Behartzen ditu

Orkestrako zuzendaria
Batuta mugituz
Partiturarik ez ateratzera
Behartzen ditu

Orkestrako zuzendaria
Batuta mugituz
Partiturarik ez ateratzera
Behartzen ditu


2. BI MUNDUEN ARTEAN

Hautsa eta izerdia
Eguneroko ogia
Gose eta miseria
Jainkoaren izenean

Odola eta zigorra kontrola mantentzeko

Harrapatuta! Harrapatuta!
Harrapatuta! Harrapatuta!

Gu salbatzera zetoztela esan zuten
Baina urre beltza lapurtu nahi ziguten
Lapurtu, lehertu eta bortxatzen
Eta hala ere, errudun ematea lortzen dute

Harrapatuta! Harrapatuta! Bi munduen artean
Harrapatuta! Harrapatuta! Bi munduen artean

Bi munduen artean

Bi munduen artean


3. GURUTZEAREN ITZALA

Etorri bildotsok nire magalera
Istorio zahar bat kontatuko dizuet eta
Sinisten duena onartua izango da
Iluntasunean ahaztuko ditut besteak

Ardi beltzak baztertuko ditut
Ez zaitezte nigandik urrundu
Bestela sutan erreko zaituztegu
Egia bakarra nire hitzak ditugu

Zenbat gezurren gainean
Eraiki den gurutzea
Zein haundia den
Denak baikaitu itzalpean

Nire ondotik ez ezazue egin alde
Agindutako lurrak emango dizkizuet
Larre amaigabetan aseko zarete
Inongo beldurrik gabe biziko zarete

Zenbat gezurren gainean
Eraiki den gurutzea
Zein haundia den
Denak baikaitu itzalpean

Zein haundia den
Gezurren gainean...
Gurutzea, gurutzea, gurutzea, gurutzea


4. SHAH MAT

Kristo aurreko lehenengo mendean
Kateaturik jaiotakoak esnatu zituen ahotsa naiz
Erroman nire izena oihukatu zuten
Peoiak oholaren bestaldera iritsi zirenenean

Mendeak pasa eta
Bastilako buruek elikatu zuten gilotina
Lau haizetara izen bakarra zabalduz

Shah Mat, Shah Mat, Shah Mat, Shah Mat

Denboran zehar ikisu dut
Joku bat amaitzean
Beste bat hasten dela
Historiaren espirala da.

Shah Mat, Shah Mat, Shah Mat, Shah Mat

Denboran zehar ikisu dut
Joku bat amaitzean
Beste bat hasten dela
Historiaren espirala da.

Shah Mat, Shah Mat, Shah Mat, Shah Mat


5. JAINKOEN ZIGORRA

Txiki txikitan ikasi nuen
Harea ez dela emankorra
Izerdiaz ureztatu arren
Ez da itxaropen lorerik hazten

Ez nuen itsasoaren beste aldera
Begiratu beharrik
Hobeagorik bazegoela sinisteko
Familiaren beharra soinean
Eta samina atzean

Ametzak ereitera etorri eta
Itxaropen kondarrak
Baina ez dut biltzen

Itsasoan lagunduko zigun jainkorik gabe
Hainbat amets olatuen artean galdu ziren
Alak behartuta etorri eta berriz infernuan

Hainbeste ibili...
Hormigoia harea bezain antzua dela ikusteko

Ametzak ereitera etorri eta
Itxaropen kondarrak
Baina ez dut biltzen


6. AZKEN JOKUA

Izarrak itzali eta mundia
Noiz geldituko zain nago
Baina izarrak ikusten ditut
Eta lurrak bueltaka darrai

Atzo bezalaxe jaiki naiz
Ez dut esandakoa sinisten
Hamaika badira hamaika bider
Nik baino gehiago merezi dutenak

Nahi adina izen eskeiniko dizkizut
Zure zerrendatik ezabatzen banauzu
Argi ezean murgilduta naukazu
Zainetatik tristura dario

Bihar nire istorioa isten da
Oraindik orri txuriak dituela
Jakin nahi nuke lagunen memorian
Zenbat denbora iraungo duen nire izenak

Izarrak itzali eta mundia
Noiz geldituko zain nago
Baina izarrak ikusten ditut
Eta lurrak bueltaka darrai

Noraezean bizia eman dut
Aurrean nuena bilatuz
Argi ezean gorpua uzten dut
Borroka hau irabazi duzu

Zure jokua, zure arauak
Zure fitxak, nire galera
Ez!
Nire jokua, nire arauak
Nire fitxak, Shah Mat!

Izarrak itzali eta mundia
Noiz geldituko zain nago
Baina izarrak ikusten ditut
Eta lurrak bueltaka darrai

Bestaldean ere, ez dago inor nire zain


7. SENTITZEN DUT

Orain zurekin hitzegiteko
Indarrakin sentitzen naiz
Behingoz entzungo didazu

Zu nire heroia zinen. Ni zure printzesa
Sentitzen dut... Sentitzen dut...

Harnasten zenuenean esan beharrekoa
Lotsak nire eztarrian itotzen zuen

Zu nire heroia zinen. Ni zure printzesa
Sentitzen dut... Sentitzen dut...

Oraindik zure eskuen laztasuna
Sentitzen dut azalean
Dardarak gogoratzen ditut
Gelan sartzen zinenean

Nire amodioa grina lizuna bihurtuz
Horietako batean begiak ireki nituen
Eta barruko monstruoa ikusi nizun
Barruan neraman neska ez zen berriz atera

Nire inozentzia edan,
Nire haragitik jan,
Nire haurtzaroa lapurtu zenuen
Monstruoa asetuz

Oraindik zure eskuen laztasuna
Sentitzen dut azalean
Euriak daukadan mina ezin du garbitu

Izuak gauean esnatzen nauen bakoitzean
Zuregana etortzen naiz gogoratzera
Nik lurperatu zintudala


8. EGUNA GAUR DA

Eguna gaur da. Tontakeriak bukatu dira
Pentsatzen dudana esango dut
Argi utzi nahi dut
Saltzen didazuena saltzen didazuela
Ez dut nahi

Suntsipen handiko armak irudikatzen dituzue
Petrolioaren azken tantak
Xurgatu ahal izateko bitartean

Ikusteaz nazkatuta, entzuteaz nazkatuta

Bakarrik zeini sinetsi aukera dezaket
Eta badakit eguna gaur dala

Monstruak makilatu eta apaintzen dituzue
Guri heroi bihurtuta saldu nahi dizkiguzue

Ikusteaz nazkatuta, entzuteaz nazkatuta

Bakarrik zeini sinetsi aukera dezaket
Eta badakit eguna gaur dala

Bakarrik zeini sinetsi aukera dezaket
Itzaltzea erabaki dut.


9. NORAEZEAN GALDUTA

Alde egin eta frenoa eraman zenuen
Azeleratzea besterik ez daukat
Lerro txuriek bidea markatzen dutela
Norabide ezberdinak hartu genituen
Mantsotuko nauenik ez dago
Geldituko nauenik ez dago

Galduta nago
Izpiluan begirati

Herriz herri tragoz trago orduak edaten
Nire memorian gutxi iraungo duten
Oroitzapenak eta izenak alkoholan itotzen
Dizdira iheskorren atzetik nabil
Hilzoria lagun bakarra dudalarik

Nola iritsiko naiz non nagoen ere ez baitakit?

Galduta nago
Izpiluan begiratu
Eta ez dakit zein naizen

Galduta nago
Izpiluan begiratu
Eta ez dakit zein naizen

Galduta nago
Izpiluan begiratu
Eta ez dakit zein naizen

Nintzenaren bila segitzen dut
Lasterketaren arrastoa begitartean dudala


10. NIRE LEIHOTIK

Ikusi makusi, zer ikusi?
Bakardadea da nire leihotik somatzen dudana
Zapatei begira dabiltzan ibiltariak
Ezer ezera begira altxatzen dute burua
Inora begira

Erauzi, erauzi, zer behar dut erauzi?
Izozten nauen hotz hau ez sentitzeko

Mundu izoztu honi
Inork ez dio beroa eman nahi

Ikusi makusi, zer ikusi?
Nahi duena besterik ikusten ez duen jendea
Errealitatea ez da errez irensten
Leihoak lurrunez betetzen dira
Eta ez dut jendearen dardarik ikusten

Mundu izoztu honi
Inork ez dio beroa eman nahi

Mundu izoztu honetan
Nik ere leihoak itxita dauzkat


11. KANPOAN GAUDE

Duela urte pare bat
Haien jokutik atera ginen
Zuen urrezko hormak altxatzeaz nekatuta
Gure ahotsa gelditzen duten horma garaiek

Kanpora aterata
Zeru ertza ikustea heldu ginen
Egunen batean uzta
Guk geuk jasoko dugulakoan

Landu gadeko lurretan
Lan egiteaz harro
Inoren menpe egon gabe
Landu gabeko lurretan
Lan egitaez harro
Zuengandik urrun

Landu gadeko lurretan
Lan egiteaz harro
Inoren menpe egon gabe
Landu gabeko lurretan
Lan egitaez harro
Zuengandik urrun

lyrics added by cotok - Modify this lyrics