Kudai : Arima Eroslea

Industrial Metal / Spain
(2006 - Self-Produced)
Learn more

Lyrics

1. GAUEKO EGUZKIA

Eguzkia ilargiak behartuta
Ateratzen den mundu bat
Negarrez ari den gizakia
Babestuta izango da
Eta besteok beti borrokan

Zentzugabeko izatea
Gorrotorik gabe minik ez
Ez dut zure gorrotoa
Behar izate zentzugabeko honen
Mina elikatzeko

Zerura begira eguzkiari
Denbora gehiago eskatzen
Diote ilargiaz gozatzeko
Ilargiak eguzkiari eguneroko
Hitzordua mantentzeko eskatzen
Dion bitartean

Zentzugabeko izatea
Gorrotorik gabe minik ez
Ez dut zure gorrotoa
Behar izate zentzugabeko honen
Mina elikatzeko

Zentzugabeko izatea
Gorrotorik gabe minik ez
Ez dut zure gorrotoa
Behar izate zentzugabeko honen
Mina elikatzeko


2. ILUNTASUNEAN

Zergatik naiz naizen hori?
Merezita izango ote?

Helburuak sufrimenduari
Zentzua ematen dio eta
Zure bizitzari ere zentzua
Ematen dio

Badakit baina zauriak
Ez dira lehen bezala sendatzen

Denborak orbainak babesa
Bihurtzen ditu eta
Azala gogortzen dizu baina
Hau zuk badakizu

Nire iluntasunean
Arrazoia zu zara

Guzti honek nora naraman
Galdetzen dut airean

Ez dut indarrik
Ez, ez segitzeko
Ez, ez zu izanik
Honen arrazoia

Alperrik da saiatzea
Hobe duzu konturatzea
Zeuk egindako zulo hotza
Zulo sakonegia da

Zure bakardadea da
Besteen pozaren prezioa
Horrela izan dadila
Zuk hala nahi duzu eta

Nire iluntasunean
Arrazoia zu zara
Nire iluntasunean
Arrazoia zu zara


3. HARREZIA

Milaka urte igaro arren
Dena berdintsu xamar ikusten dut
Aurpegiak aldatu dira, bai,
Baina harresiak zutik dirau

Gero eta urrunago gaude
Gero eta indartsuago zaude
Nire ezak osatzen zaitu
Nire galera zure etekina

Zulo honetatik nabaritzen dut
Harresiaren indar ixila
Behin eta berriz saiatu arren
Kolpeka ezingo dut txikitu

Eskailerarik gabeko etxerik
Ez da sekula inon eraiki baina
Hauek amildegi...
Amildegi bihurtzen ari dira

Zulo honetatik nabaritzen dut
Harresiaren indar ixila
Behin eta berriz saiatu arren
Kolpeka ezingo dut txikitu

Bion arteko harresiak harro separatzen gaitu

Zulo honetatik nabaritzen dut
Harresiaren indar ixila
Behin eta berriz saiatu arren
Kolpeka ezingo dut txikitu

Behin eta berriz...Behin eta berriz...
Behin eta berriz...eta zutik dirau!


4. MAITASUN MALKOAK

Etxera heldu eta dena
Txukun eta bere tokian
Zerbait gaizki ordea
Eta deabrua kanpoan da ...

Lehenengo ostia badoa
Beste bat segituan
Markarik ez utzi nahian
Nire zoriontasuna da komunetik behera doana

Nire mina bihotzaren
Sareetan ari da bahitzen
Baina mina bera da
Egiari lotzen nauena

Egiak…gezurrak…malkoak…seinaleak…

Maitatzeagatik ordaintzen
Maitatzeagatik hilzorian
Maitatzeagatik ordaintzen

Aldaketa ezinbestekoa
Gaurkoa azken negarra da
Beldurra gaindituta
Beste egun bat hasiko da

Etxera heldu eta dena
Txukun eta bere tokian
Zerbait gaizki ordea
Eta deabrua kanpoan da ...
kanpoan da…kanpoan da

Egiak…gezurrak…malkoak…seinaleak…

Etxera heldu eta dena
Txukun eta bere tokian
Zerbait gaizki ordea
Eta deabrua kanpoan da ...


5. BARRUAN GAUDE

Sare erraldoi honetan
Gaudek ia denok sartuta
Aspaldi sartu ginduan
Egia esan noiz ere ez zekiat

Piztiak kanpon daudelakoan
Uharte baten gaudelakoan
Ta kanpon ezer ez zegok
Ankerkeria barruan zegok

Gu gabe...gu gabe...
Gu gabe ez zarete ezer!!!

Gu gabe dena eroriko litzateke

Sasien arantzak ikusita
Gerra danborrak aituta
Asko dituk buelta
Eman ta emango dutenak

Putreak besterik ez zarete
Uzta gure kontura biltzen
Tendoi eta hezurrak makaltzen
Atera ez gaitezen

Gu gabe dena eroriko litzateke
Gu gabe dena eroriko litzateke
Gu gabe dena eroriko litzateke
Gu gabe dena eroriko litzateke


6. (SEGI) BELAUNIKO

Segi,segi,segi lanen!
...Buru makur segi
Segi,segi,segi lanen!
...Gero eta beherago

Segi zuen lanean
Bakoitza bere izkinean

Ez zaitezte ausartu ez nire kontra jotzen
Indarra nik dut eta badakit erabiltzen
Zeuek duzue aldare hau eraikitzen
Etorri bananduta eta belauniko

Gure arimak zureak dira
Bizitza zuk eman diguzu eta

Segi zuen lanean
Bakoitza bere izkinean

Beldurra da dudan armarik onena
Boterea, etzazue ahaztu nire izena
Behean-behean, horixe da zuen tokia
Etorri, etorri, lan egin behar duzue eta

Segi,segi,segi lanen!
...Buru makur segi
Segi,segi,segi lanen!
...Gero eta beherago

Buru makur segi...gero eta beherago
Buru makur segi...gero eta beherago

Segi,segi,segi lanen!
...Buru makur segi
Segi,segi,segi lanen!
...Gero eta beherago

Buru makur segi...gero eta beherago
Noizbait ordua helduko da
Buru makur segi...gero eta beherago


7. ITZALTZEN ARI DEN SUA

Zure negar ixila gero eta ozenagoa
Ene barne hotzean oihartzunak bueltaka
Zure begiradan mina ikusten dut
Beste garai bateko alaitasunaren ordez

Lehen berotzen gintuen sua itzaliz doa
Zergatik lainoek estaltzen zaituzte
Okerrena ez da bete zaituen tristura
Okerrena erantzun bat ez izatea da

Jaungoikoa, hor al zaude?
Jainko gorra, entzuten didazu?
Jaungoikoa, hor al zaude?
Jainko gorra, entzun nire negarra

Jaungoikoa, hor al zaude?
Jainko gorra, entzuten didazu?
Jaungoikoa, hor al zaude?
Jainko gorra, entzun nire negarra


8. ATERIK GABEKO GELA

Ase ezin duzun gosea
Bete ezin duzun nahia
Gelditu ezin duzun azkura
Nahi eta ezin kendu burutik!!!

Ixildu ezin duzun oihua
Onartu ezin duzun aholkua
Entzun nahi ez duzun ahotsa
Alde egin nahi ez duena

Zure zizarea! Zure zizarea! Zure zizarea!
Zure zizarea! Ate bakarra
Zure zizarea! Zure zizarea! Zure zizarea!
Zure zizarea! Irteera bakarra

Zapaldu zapaldu zapaldu zizarea
Badakizu ezin duzula
Zapaldu zapaldu zapaldu zizarea
Neurea da zure indarra
Zapaldu zapaldu zapaldu zizarea
Zu eta biok bakarra gara
Akatu akatu zu akatu baino lehen
Ixildu eta etorri

Itzali ezin duzun sua
Ahaztu ezin duzun ideia
Ikusi nahi ez duzun putzua
Alde egin nahi ez duena

Zure zizarea! Zure zizarea! Zure zizarea!
Zure zizarea! Ate bakarra
Zure zizarea! Zure zizarea! Zure zizarea!
Zure zizarea! Irteera bakarra

Zapaldu zapaldu zapaldu zizarea
Badakizu ezin duzula
Zapaldu zapaldu zapaldu zizarea
Neurea da zure indarra
Zapaldu zapaldu zapaldu zizarea
Zu eta biok bakarra gara
Akatu akatu zu akatu baino lehen
Ixildu eta etorri

Badakizu ezin duzula
Neurea da zure indarra
Zu eta biok bakarra gara
Ixildu eta etorri


9. KUDAI V2.0

(Instrumental)


10. AINGERU ERORIAK

Aingeruak badira
Deabruak ere badira
Aingeru eroriak
Gaiztoenak izaten dira

Ezin duzu aurreikusi
Inoiz esistitu ez dena
Ezin duzu zigortu
Inoiz gertatu ez dena

Aingeru bat izanda
Zergatik erasotzen
Duen lehengoa izaten zara
Bake bila al zabiltza?

Atzean uzten duzuna da
Zire izena gordeko duena

Zeruetako erregea
Aingeru erorien jabea
Ez du bere eremuetan
Nahi beste dorrerik izatea

Aingeru bat izanda
Zergatik iraintzen
Duen lehengoa izaten zara
Bake bila al zabiltza?

Atzean uzten duzuna da
Zire izena gordeko duena
Atzean uzten duzuna da
Zire izena gordeko duena

Itzuli infernura!


11. EKAITZAREN ONDOREN

Merezi duen bezain dizdiratsu
Jaio den izarrik ez da
Eklipsatu ez balira denek
Izango lukete tokia zeruan

Izar batzuen dizdirak
Itsutzeko gai dira
Begiak garaiz ixten
Ikasten ez baduzu

Etxean otsoak babestu
Gure hesteak desiatzen
Artaldeko goxoenak
Hortz zorrotzenak eta odoltsuenak ditu

Ez dugu sekula etsiko sekula
Zuen hozkadek ez gaituzte inola ere
Eroriaraziko... eroriaraziko
Ez dugu sekula etsiko benetan

Alde gure bidetik (behingoz)

Izar bakoitzak besteen
Argitasunari begira
Ez du berak duena
Ikusteko modurik

Etxean otsoak babestu
Gure hesteak desiatzen
Artaldeko goxoenak
Beste guztiak irentsi nahi ditu

Ez dugu sekula etsiko sekula
Zuen hozkadek ez gaituzte inola ere
Eroriaraziko... eroriaraziko
Ez dugu sekula etsiko benetan


12. ... BAREALDIA

Argiak...

Lau errepide paralelu
Puntu bakar baterantz
Zuzentzen dituztenak

Txalupa berean
Itsaso zakarra zeharkatzen dugu

Argiak...

Ekaitzaren ondoren...
...Barealdia dator

lyrics added by cotok - Modify this lyrics