Mendeku Itxua : Gure Oihua

Heavy Metal / Spain
(2006 - Ortots Burdin Hotsak)
Learn more

Lyrics


1. BIDE GALDUAN

Zabaldutako zaborra bildu ezean
Etorkizuna beltz etortzen zait gainera
Aurrerakuntzaren bide hauskor honetan
Atzeraka joan nahi ote dugun galdetzen dut nik

Baimenik gabe guretzat hartu duguna
Guztion etsai bihur daiteke oraingoan
Honen aurrean armak alperrik dira
Irtenbiderik gabe umezurtz geldituko gera

Bide iluna, mundu galduan
Axolagabekeriaren babesean
Atzerantz garaman aurrerakuntzaren zama
Ez ote dugu gehiegi ?
Zikinkerian itota bukatu behar al dugu ?
Ezer egin ezean geroa beltz dugu !

Ez haiz ohartzen
Eroso hagon bitartean
kanpoan gertatzen direnaz
Gure etxea
Denontzat izan beharrean
Suntsipenera doa zuzenean

Bide iluna...

2. MENDEKU ITXUA

Arnasa hartzeko aukera dugunean
Ikararen beldur ez garenean
Gure nortasunaren jabe garenenan
Orduan gara benetan gu garena

Nortasuna zulatzen duten keinuak
Sortutako sentimendua
Bihotzeko sugarra piztu orduko
Gorrotoa kanporatzen duena

Jaio den izakia bizitzaren taupadetan
Gogor aurrera eginez igarotzen du bidea
Gorrotoz jausitako malko itxuen artean
Mendekuaren itzala duela bizkarrean.

3. LEHORTU GABEKO MALKOAK

Joan zaizkidan garaiez
Oroitzen naizenean
Tristuraz betetzen zaizkit begiak
Eta nire barnean
Utzitako hutsunea
Ezin bete izango da inoiz

Kaletik noanean
Ikusten dudan orok
Zure irudia dakarkit burura
Ta bakardadearen
Amildegi hotzean
Behin ta berriz erortzen naiz gauetan

Gogoan dut
Igarotako une bakoitza
Ezin ahaztu
Zure irrifar goxoa
Badakizu
Niretzat zu dena zarela
Betirako
Gordeko zaitut bihotzean

Hala ere
Argi izpi bat urrunean
Etsi gabe
Jarraituko dut nire bidean
Oroitzen dut
Behin niretzat izen zinela
Helduko da
Berriz sentitzeko eguna

4. ZERESANA

Denbora aurrera doa
Eta ez dut ezer argitu
Galdera bakoitzari
Nork erantzun.

Mundu faltsu batean
Bakarrik aurkitzen gera
Gu zapaldu nahiean
Dabiltzan zakur artean.

Aska zaitez
Ezaitzatela menperatu
Begiak ireki ta
Behingoz burua estutu
Ta ikusi gauzak
Ez direla horrela
Itsu itsu sinisteko.

Hemen gauza guztiek
Dute beren prezioa
Ta dena erostea afizioa.

Helburuak lortzeko
Gogor saiatu beharrak
Elkartu arazi ditu
Gure indarrak.

5. IPUIN FALTSUAK

Bizitza osoa minutu batean
Ezer-ezera heldu zaizula ikustean.
Ez dakizu zeri heldu zer pentsatu
Beraiek dira arauak oraingo honetan.

Zure jokabidea ez dute gustoko
Zuk sentitzen duzuna berdin zaielako.
Aurpegi osoa odolez betea
Lortuko ote duzu aske izatea.

Zutaz uste dutena egia ez delako
Betiko ipuin faltsua saldu dietelako
Zer egin dezakegu bizirik jarraitzeko
Esateko duguna entzun nahi ez dutelako

Bizitza
Borroka
Delako

6. MILAKA

Bizitza aurrera doan heinean
Aldatzen doa, dena badoa
Igarotako egunak asko dira, milaka egun...
Mila oroitzapen bertan.

Irrifarren trukean hainbat malko,
Zauriak zoilduak dagoeneko
Iraganak erakutsitakoa ikasten delako

Garai zaharrak badoaz, berriei bide utziz
Ez du zertan txarra izan, ezberdiña baizik
Liburu honen orriak abiadaz idatziz,
Gu jaio giñen herri hau bihotzean josiz.

7. GURE OIHUA

Bart eraman zuten
Nire fruitua,
Eskuak atzean zituela lotuak.
Hire irrifarrak
Galdu dik zentzua
Eramanaz ene bihotz lapurtua

Hik ez dakik zein den
Min sufritua
Hezitako seme bat torturatua !
Ez zaidak eskatu
Irrifar behartua
Ez duk atzokoa gure oihua !

Ez dute jakinen
Zenbat negar tanta
Euskaldun gehienok
Ditugun hustuak
Gure ondotik eraman dituzten
Lagun guztiak ditugu gogoan.

Ez daude hemen orain !
Etxetik urrun non nahi !
Gauak benetan ilun
Lagunengandik urrun
Zer naiz ni, zu izanik errudun ?

Beraien jokotik kanpo zaudelako
Bizitza osorako kondenatua.
Inoiz konturatuko ote dira
Hemen soberan beraiek daudela.

8. POZOIA

Nire inguruan gertatzen direnez jabetu nahian
Telebista eta beste komunikabidetan
Albistegi ugari egiaren ispilu gisa
Zein aukera zabala, zein aukera ustela !

Egiaren ispilu omen diren hoiek guztiak
Ispilu beraren hainbeste aurpegi ezberdin
Gertatutakoaren berri nola daiteke jakin
Islada guztiak pozoiturik dauzkagularik ?

Egunero ditugu txotxongiloak aurrean
Egia saltzeko prest baldin eta beraien hobe beharrez bada
Diruaren atzetik guztia manipulatuz
Boterea dutenei ahotsa eman eta besteoi kenduz.

9. ETXEAN ARROTZ

Ingurura begiratuaz arrotz sentitzen zarenean
Irtenbide bakarra zure barrura jotzea denean
Ta bertan bilatzen ohartzen zara barnean dela
Besteei arrotz zaien zure benetako izaera

Kanpoko indarrek arauak ezartzen dizkigute,
Garena aztuaz, landu duguna ezerezean utziz !
Bizitzan bidea oztopo bilakatzen digute
Halere gaur arte, hortzak
Erakutsiz mantendu gara aske !

Haien sareen barne,
Oraindik gutxi bagaude,
Ez gaitezen lokartu,
Gauzak egiteko daude ! !

lyrics added by Apophis2036 - Modify this lyrics